Herriko erdigunean jarri diren argiez gain, 2005ean hasitako bidetik, lau eszenografia irudikatuko dira Osasun Zentroaren aurrean, Leku Ederren, Urasandin eta Sigmako josteko makinaren gainean. Argi irudi eta efektuak iazko berdinak izango dira, oro har.
Energia aurrezten duten bonbillak
Kontsumo txikiko bonbillak eta argi biziagoa ematen dutenak erabiliko ditu Maykolux enpresak. Besteak beste, Leds teknologiadun bonbillak, mikrobonbillak eta star-flash sistema. Lehenago erabiltzen ziren bonbillen heren bat bakarrik kontsumitzen dute sistema berriok.