‘Go!azen’ filmaren emanaldi berezia izango da Euskararen eguna ospatzeko

elgoibarren.net 2008ko abe. 3a, 09:12

Euskararen Nazioarteko Eguna 1949. urtean sortu zen Eusko Ikaskuntzaren baitan. Euskararen balio unibertsala aldarrikatzen da egun honetan; euskara ere beste hizkuntzen pareko dela adierazi eta bizitzako eremu guztietan erabilgarri dela azpimarratu nahi da. Gaur, abenduak 3, Euskararen eguna ospatzeko helburuarekin Go!azen euskarazko lehen pelikula musikalaren emanaldi berezia antolatu du Udaleko Euskara Sailak.
Bestalde, Gabonetan opariak euskaraz egiteko kanpainaren barruan, euskarazko produktuen 4.500 katalogo banatuko ditu Udalak herritarren artean.
Azkenik, Elgoibarren Euskal Kultura Tradizioanala ezagutuz ikastaroa ematen ari den Xamarri egindako elkarrizketa daukazue Elgoibarko Izarraren Izarren Hautsa blogean.


  Go!azen pelukula musikala

Josu Mujika koreografo elgoibartarra.

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Goazen euskarazko film musikalaren emanaldi berezia antolatu du, beti ere, “Euskararen Eguna ospatzeko helburuarekin”. Gogoratu, filma horretarako prestatu dituen koreografiei esker zeresan handia eduki duela Josu Mujika koreografo elgoibartarrak azken emaitzan, eta paper txiki bat ere antzezten du. Joan zen azaroaren 22an ere izan genuen elgoibartarrok pelikula hori Herriko Antzokian ikusteko aukera. Orduko hartan 246 lagun joan ziren zinemara. Bigarren aukera honetan euro bakar baten truke salduko dira pelikula ikusteko sarrerak.
  • Emanaldia 18.30ean hasiko da Herriko Antzokian
  • Sinopsia (elgoibar.org)

  Euskarazko produktuen katalogoa

1706640662228 ‘Go!azen’ filmaren emanaldi berezia izango da Euskararen eguna ospatzeko

  Euskara biziberritzeko egitasmoaren barruan, eta Gabonetan opariak euskaraz egiteko kanpainaren barruan, 4.500 katalogo banatuko ditu Udaleko Euskara Sailak herritarren artean.
  Katalogo horietan eskuragarri egongo dira euskaraz ekoizten den musika, informatika material, bideo, DVD, liburu, aldizkari, jostailu eta jokoak. Euskaraz bizitzen laguntzeko asmoz egindako katalogoa da, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten. Merkatuko alerik interesgarrienak eta berrienak erakusten ditu katalogokoak, eta hauei buruzko informazio zehatza ere ematen du: egilea, gutxi gorabeherako prezioa, ezaugarriak…
  Kanpaina honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eragin nahi da, gurasoei euren seme-alabentzat lagungarri izango diren euskarazko produktuen berri emanez.
  Katalogoa sarean kontsultatzeko aukera erre badago www.katalogoa.org web gunean edota Elgoibarko Udalaren web gunean, Euskara Sailaren atalean, ondorengo helbidean: elgoibar.org
 
Lotura duten albisteak: