Mikel Laboa akorduan

elgoibarren.net 2008ko abe. 3a, 13:37

Euskal musikagintzaren erreferente handia, Mikel Laboa, hil zen astelehenean (abenduak 1). Ez dok Amairuko kidea, euskal kantagintzaren berritzailea eta belaunaldien arteko zubia, euskal kulturak luzaz oroituko duen kantariak betirako agur esan zigun.
Zenbait elgoibartarrek ere akorduan daukate kantautore donostiarra, horien artean daude Hasier Etxeberria, Jasone Osoro, eta elgoiBARREN.net atarian blogari diren Asier Etxaniz eta Ainhoa Lendinez. Mikel Laboaren inguruan idatzi dituztenak ekarri ditugu hona.



Lotura duten albisteak: