Aterkings New York Dolls taldearen teloneroa izango da RockStar aretoan

elgoibarren.net 2008ko abe. 4a, 15:06

Aterkings, Elgoibar eta Markina-Xemeingo musikariek osatutako taldeak zabalduko du New York Dolls talde estatubatuar mitikoak barixaku honetan (abenduak 5) Barakaldoko RockStar Live aretoan eskainiko duen kontzertua (21:00etatik aurrera). Rockaren historian talderik eraginkorrenetakoa izan da New Yorkeko boskoteak orain dela 35 urte sortu zuena. Probokazioaren maisuak, Glam eta punk estiloen erroak finkatu zituzten.
Bestalde, datozen hilabeteetan kontzertu gehiago ere emango ditu Aterkings-ek: Bilbon, Bermeon, Oviedon eta Madrilen, besteak beste.


Aterkings eta New York Dollsen arteko antzekotasunak bistakoak dira.

Jantzi probokatzaileak eta musikarien anbiguotasun sexuala dira New York Dolls taldearen ikurretako batzuk. Hasi ziren garaietan ez zen batere ohikoa emakume arropekin janzten ziren gizonezkoak taula gainean ikustea eta eskandalu bat baino gehiago piztu zuten garaiko jendartean. Egun ez gara horren erraz asaldatzen, baina bitxia da eszenatoki gainean emakumez jantzitako agureak ikustea, nahiko kitscha, bederen. Hori eta gehiago ikusi ahal izango da barixaku honetako kontzertuan . Gaueko 21:00etan irekiko ditu ateak RockStar aretoak. Sarrerak aurrez ere eros daitezke 25 eurotan.

1706640659363 Aterkings New York Dolls taldearen teloneroa izango da RockStar aretoan

Aterkingsen kontzertuak:

  • Abenduak 13, Longboards+Maha+ATERKINGS (Bilbo, L´Mono Aretoa)
  • Urtarrilak 16, The Killministers+ ATERKINGS (Bermeoko Kafe Antzokia)
  • Otsaila: Oviedo (data zehaztu gabe)
  • Martxoa: Madril (data zehaztu gabe)

Informazio gehiago: