Abendua bertsotan Gabonetako bertso jaialdiaren 25. urteurrenean

elgoibarren.net 2008ko abe. 5a, 09:51

Gabonetako Elgoibarko bertso-jaialdiak 25 urte bete dituela-eta, Abendua Bertsotan! programa berezia prestatu du Elgoibarko Izarra kultur elkarteak: Ornitorrinkus ikuskizuna (abenduak 12); Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna mahaingurua (abenduak 17); Elgoibar bertsotan! Afari-jaia (abenduak 19) eta Gabonetako bertso jaialdi berezia (abenduak 26). Programazio horrekin, bertsoek gabon kanten lekua hartuko dute abenduan Elgoibarren.



ABENDUA BERTSOTAN! Gabonetako bertso jaialdiaren 25. urteurrena (1983-2008)

Ornitorrinkus ikuskizuneko une bat.

Abenduak 12, ostirala (22:00):
  • Ornitorrinkus ikuskizuna. Musika garaikidea eta bertsoa.
  • Maialen Lujanbio bertsolaria, Judith Montero saxo-jotzailea eta Xabi Erkizia (hotsak, soinua eta zaratak)
  • Kultur Etxeko sotoan.
  • Prezioa: 5


1706640658936 Abendua bertsotan Gabonetako bertso jaialdiaren 25. urteurrenean

Abenduak 17, asteazkena (19:00):
  • Mahaingurua: Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna
  • Partaideak: Angel Ugarteburu, German Meabebasterretxea eta Uxue Alberdi
  • Moderatzailea: Irati Agirreazaldegi
  • Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Abenduak 19, ostirala (21:30):
  • Errazu bertso eskolako kideak.

    Elgoibar bertsotan! afari-jaia
  • Sigma jatetxean.
Eta nahikoa jan eta edan ondoren, ...
Joxe Armaitxa
Angel Ugarteburu
German Meabebasterretxea eta Jabier Ziarda
Uxue Alberdi
Errazu bertso-eskola
... eta beste sorpresa mordo bat!
  • Prezioa: 30 € (25 € Elgoibarko Izarrako bazkideek)
  • Informazioa eta izena emateko:
           943 74 16 26
           elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com
           (azken eguna: abenduak 12)
  • Aurretik bertso-poteoa izango da, bertsolariekin eta trikitilariekin (Lanbroa tabernan, 19:30ean).

Abenduak 26, ostirala (22:30):
  • 1706640659005 Abendua bertsotan Gabonetako bertso jaialdiaren 25. urteurrenean

    25. URTEURRENEKO BERTSO JAIALDI BEREZIA
  • Xabier Amuriza
    Andoni Egaña
    Unai Iturriaga
    Maialen Lujanbio
    Uxue Alberdi
    Beñat Gaztelumendi
      Gai-jartzailea: Saroi Jauregi
  • Herriko Antzokian
  • Prezioa: 9 € (6 € Elgoibarko Izarrako bazkideek)
  • Sarreren aurre-salmenta Elgoibarko Izarran (abenduaren 23ra arte).
  • Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea.
  • Laguntzaileak: Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia