San Antolin auzoko bizilagunek orain dela hamar urte inguru egin zioten Udalari eskaera, eta oraindik gaia erabat lotuta ez dagoen arren, auzokoen egoitza sozial funtzioa beteko duen lokalaren izaera juridikoa aztertzen hasi dira. Horretarako auzotarren iritziak jakin nahi dituzte eta bilera bat ere egin dute dagoeneko. Aurreproiektu bat ere badute eskuartean, baina gauza asko daude zehazteke oraindik. 80m²ko lokala da, eta hasieran sukaldea, jangela, biltegia, bulego bat eta komunak egingo dituzte bertan.