Publiko objektiboa |
Eskualdeko enpresa
txiki eta ertainak (ETEak) |
Egitasmoaren
bazkideak |
Elgoibarko
Makina-Erreminta Institutua (IMH)
Elgoibarko Meka
Lanbide Heziketako Institutua
Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza Saila
Eusko Jaurlaritzako
Industria Saila, Euskadi-innova ekimenaren bidez |
Egitasmoaren
iraupena |
4 urte |
Egitasmoaren
aurre-azterketa |
GIGA egitasmoa
egiaztapen batean oinarritzen da: “Badago berrikuntza sistemaren
kapilartasuna enpresa txikira (gure ekoizpen sarean nagusi dena) iristen ez
dela dioen irakurpen bateratu bat” |
Egitasmoaren misioa |
ETE-ei funtsezko
prozesuen berrikuntzarako eta etengabeko hobekuntzarako bidea erraztu,
zerbitzu eskaintzako bokazioarekin, gertuko ezagutzatik beren behar eta
arazoetara egokituta dauden laguntza tekniko, tresna, metodologia eta
trebakuntza egokiak eskainiz. |
Enpresak eta Lanbide
Heziketako eskolen arteko harremanaren markua |
· Bi erakundeen arteko
teknologiaren eta ezagutzaren transferentzian egon daitezkeen gaitasunak nabarmendu.
· Bien arteko elkarlana
areagotu, ekoizpen prozesuak eta produktuak hobetzeko.
· Bien artean egon
daitezkeen ahalmen guztiei onura atera zerbitzuen hartu-emanean. |
Egitasmoaren
helburuak |
· ETE-en berrikuntza
bultzatzea, bereziki txikienetan.
· Ikastetxeek enpresei
eskaintzen dizkietan zerbitzuak dibertsifikatzea.
·
Ikastetxeetan, enpresei
transferi dakizkiekeen berrikuntzak esperimentatzea.
· Enpresentzat,
profesionalentzat eta irakasleentzako formazio katalogo aurreratua garatzea
eta egikaritzea
·
Aditzera emateko
jardunaldiak antolatzea eta prozesu teknologikoetan teknologiak eta praktika
onak transferitzea.
· Lanbide heziketako
programetan, teknologia eta joera berriak barneratzea. |
Egitasmoak bere
barruan hartuko dituen prozesu industrialak |
Diseinua,
Fabrikazioa, Neurketa, Muntaketa, Automatizazioa, Mantentzea, Lotura sistemak
, Saiakuntzak, Babesleak eta txukuntzeak,
Konponketak. |
Egitasmoari lotutako
irakasleen zeregina |
· ETE-ek eskatzen dituzten
gaitasun teknikoak identifikatu
· Berrikuntzaren arloan
zerbitzu teknologikoen eskaintzaren garapena
· Hobekuntza eta berrikuntza
teknologikoaren arloan dituzten beharrak identifikatu
· Enpresentzako,
profesionalentzako eta irakasleentzako Hezkuntza Iraunkorreko katalogo
aurreratua garatu
· Prozesu teknologikoei
dagokienez, teknologien eta praktika onen zabalkunde- eta
transferentzia-jardunaldiak antolatu |
Hurrengo urratsak |
· Enpresetara joko da, aste
honetatik aurrera, egitasmoan integratzeko gonbidapena luzatuz
· Egitasmoarekin bat egiten
duten enpresetan, berrikuntza proiektuak garatu egingo dira.
· 9 jardunaldi antolatuko
dira teknologia industrialetan diren joera berriak jakinarazteko. Lehena
abenduaren 11n Armeria Eskolan |