Udaletxearen helburua herriko kirol instalazioen beharrak eta etorkizuneko aukerak aztertzea da, eta zentzu horretan ulertu behar da Madril aldera egin zuten bidaia. Aurrez, joan zen iralaren 19an, gertuagoko hiru kiroldegi eta horien funtzionamendua ezagutzeko bisitak ere egin zituzten herriko dozena erdi kirol taldeetako ordezkariek, alkateak eta alderdi ezberdinetako zenbait zinegotzik.
Beasaingo, Tolosako eta Oiartzungo kiroldegiak ezagutu zituzten orduko hartan.
∞Lotura duten albisteak:
- Udal agintariek eta kirol taldeek beste herri batzuetako Kiroldegiak ezagutzen dihardute (2008-09-26 elgoiBARREN.net)