Kirol talde bakoitzak aukeratu beharko du bere kirolean aurten saria jasotzea merezi duen kirolaria. Klubekoa edo eta kirol horretan beste klub batean parte hartzen duen edozein kirolari elgoibartar izan daiteke aukeratua.
Kirolariaren izena eta aukeratua izateko klub bakoitzak dituen arrazoiak (urteko lorpenak, traiektoria, jokaera, e.a.) abenduaren 12a baino lehenago jakinarazi beharko dio Kirol Patronatuari.
Era honetara, urtero, kirol modalitate bakoitzeko elgoibartar kirolari onenak sarituko dira.
∞Lotura duten albisteak:
- Banatu dituzte 2007ko Kirol Federatuen sariak (2007-12-21 elgoiBARREN.net)