
Udaleko
Gazteria Sailak arduratuko da estreinakoz
Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna antolatzeaz –orain arte
Euskara Sailak antolatzen zuen-. Gabonetan baino San Anton egunean (urtarrilak
17) ekartzea egokiago ikusi zuten antolatzaileek aurten, “
Gabonetan bestela ere nahikoa eskaintza egoten da umeentzat eta San Anton egunean aldiz ez”. San Anton egunaren inguruan udalak antolatzen duen jai egitarauaren barruan sartu nahi izan zuten arren, pailazoek oporrak dituzte egun horietan, Gabonetako kanpainaren ondoren hartzen baitituzte. Hortaz, “
beraien agendara moldatu” behar izan zuten antolatzaileek, eta azkenean, otsailaren 1ean etorriko dira Pirritx eta Porrotx Elgoibarrera
Piratak ikuskizunarekin. Olaizaga kiroldegian izango da eta bi saio eskainiko dituzte:
16:00etan eta
18:00etan.

Urtez urte izaten duten arrakastaren ondorioz, Herriko Antzokia txiki geratu zela ikusi zuten iaz antolatzaileek eta estreinakoz Olaizaga Kiroldegira lekualdatu zuten pailazoen ikuskizuna. Ia
1.200 lagunek ikusi zuten bi saiotan
Mari Motots ikuskizuna. Ikuskizun berezia eta hunkigarria,
Ane Perez elgoibartarra igo baitzen taula gainera, Lasarte aldeko pailazo ezagunekin batera. Bestalde, pailazoen ikuskizun bakoitzak
3.000 euroko kostua izaten du, gutxi gorabehera, Udalarentzat, baina sarreren salmentaren bitartez ia guztia berreskuratzen da.
{google}2085589862535240182{/google}