Mikel Laboa Manzisodor. Kantaria, artista, handia, lotsatia, ikonoklasta, tristea, alaia, farregarria... beharbada hitzekin neurtu ez liteken pertsona eta pertsonaia joan zaigu. Guztiok entzun, ezagutu ta kantatu ditugun kantak belaunaldiz belaunaldi bidaiatu dute mitoaren itzalak pertsona irentsi duen arte. Nekez ahaztuko diren kantak utzi ditu, eta ez bakarrik izarren hautsa ta txorien txori izateagatik bakarrik, baita ere hizkuntzak berak duen altxorrik preziatuenaz baliotzen zelako bere diskurtsoan, fonetika. Iklimilikiliklik!