Musika Eskolak badauka “Elgoibarko Herria” lehiaketa iragarriko duen kartela

elgoibarren.net 2008ko abe. 9a, 13:58

 
2009ko “Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VIII. Lehiaketarako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du, aurten ere, Inazio Bereziartua Musika Eskolak. Hamabi lan aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaikoen iritziz, Sodupeko (Bizkaia) Iratxe Maruri Mantillak aurkeztutako kartelak merezi izan ditu sari moduan ematen diren 300 euroak.

 


2008ko kartel irabazlea.

Orain arteko kartel lehiaketetako irabazleak

Orain dela sei urte hasi zen Inazio Bereziartua Musika Eskola Instrumentu Taldeen lehiaketa iragartzeko kartel lehiaketa antolatzen. Honako hauek dira orain arteko irabazleak:
•  2008 Iratxe Maruri Mantilla (Sodupe)
•  2007 Mikel Cornejo (Elgoibar)
•  2006 Nestor Perez (Eibar)
•  2005 Nestor Perez (Eibar)
•  2004 Nerea San Martin (Gasteiz)
•  2003 Nerea Aranburu Arrate (Elgoibar)
 
“Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VIII. Lehiaketa 2009ko martxoaren 14an egingo da.