Hara non ordea, elizak sinesgarritasuna erabat galdua duen, eta garai batean pagotxa zena (apaiz izatea kasu) gaur egun, inor gutxik nahi duen bere buruarentzat.
Azkenengo serorak bizirik dirautenean, Elgoibarren emakumeak hasita daude berriz meza ematen. Bai, apaizik gabe, meza ematen. Ez egiozuela Roucori konta, baina gure auzoetan, bertakoen eskariz zezenari bere adarretatik heldu diotela dirudi. Onartzen dut, tentazio handia liteke altarea zenbaitentzat, baina nago, kasu honetan fardel astuna bizkarrean hartu beharrean izango zirela; izan ere, gaur egunean altare gutiziatuagoak litezke, udaletxe nahiz aginte guneetakoa, prentsa nahiz telebista pantailakoa edo interneten barrena, modako atarietakoa.
Nik, alferkeriak jotako apostatagai eternal naizen aldetik, bost axola elizako kontuek! beharko nuke adierazi lau haizetara, baina tira, aitortu behar dut poztu egin nauela.
Nahiago nuke, gure instituzio demokratikoak deritzen hauek ere, marroi itzelak balira, inoren gutizietatik aparte, herritarrek ezinbestez eta aho batez aukeratuak.