Izotz Hockey Txapelketa jokatuko da estreinakoz patinatzeko pistan

elgoibarren.net 2008ko abe. 10a, 14:15

Parte hartu: Iazko lehen esperientziak izan zuen arrakasta ikusirik aurtengo Gabonetan ere patinatzeko pista jartzea erabaki du Udalak. Abenduaren 19an, barixakua, irekiko ditu ateak eta urtarrilaren 12ra bitartean egongo da irekita patinatzeko pista Plaza Txikian. Aurten, gainera, izotz hockey txapelketa antolatu dute Udal Kirol Patronatuak eta Elgoibarko Eskola Kirol Elkarteak lehen aldiz. Abenduaren 15a baino lehen eman behar da parte hartzeko izena.


1706640654790 Izotz Hockey Txapelketa jokatuko da estreinakoz patinatzeko pistan

  Izotz Hockey Txapelketa Plaza Txikian egongo den patinaje pistan jokatuko da abenduaren 29an eta 30ean, eta benjamin, alebin eta infantil mailako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute bertan.
  • Ordutegia: Partidak 10:00etatik 13:00etara jokatuko dira.
  • Izen-ematea: Parte hartzea nahi dutenek beraien ikastetxeetan eman beharko dute izena, abenduaren 15a (astelehena) baino lehen.
  • Oinarriak: Talde bakoitza bost kidez osaturik egon beharko da, nahiz eta partidak lau lagunek jokatuko dituzten talde bakoitzeko.