1.500 euroko saria urteko gaztarik onenarentzat

elgoibarren.net 2008ko abe. 11a, 11:18

Aurten estreinakoz, Urteko Gazta Txapelduna 2008 lehiaketa antolatu dute Kalamua elkarteko kideek, Udalaren laguntzaz. Gabon Zahar Feria egunean egingo dute, eta parte hartuko duten gaztagileak aurten Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututako hamasei ardi-gazta lehiaketetako irabazleak izango dira. Alegia, gazten Champions League modukoa izango da. Guztira, bederatzi gazta irabazlek hartuko dute parte, eta sari bakarra banatuko dute. Hori bai, kopuruz handia: 1.500 euroko saria, txapela eta garaikurra eramango ditu etxera urteko gaztarik onenen arteko onenak.

 

'Kalamua' elkarteko kideak Cearsolo zinegotziarekin txapelketaren aurkezpenean.

  Elgoibarko ordezkaririk ez
  Abenduaren 27an egingo dute aurtengo Gabon Zahar Feria, eta lehiaketan parte hartuko dute gaztagileek goizeko hamaika eta erdiak baino lehen aurkeztu beharko dituzte gaztak udaletxean. Ordu horretatik aurrera, ezin izango dute parte hartu. “Pena ematen digu aurten lehenengo bider lehiaketa antolatu eta herriko ordezkaririk ez edukitzeak. Ea datorren urtean Mausitxakoek parte hartzeko aukera duten”, azaldu dute antolatzaileek.


  Afaria ere bai

1706640654458 1.500 euroko saria urteko gaztarik onenarentzat

 Baina, gazta txapelketa ez da izango aurtengo berrikuntza bakarra. Abenduaren 20an, zapatuan, Idiazabalgo gazta eta ardoa uztartuko dituen afaria egingo dute Belaustegi jatetxean.
Bost plater eta bost ardo ezberdin edukiko ditu menuak, eta etnologo bat ere egongo da afarian, ardo bakoitza zergatik den egokia azaltzeko. Txartelak 50 euro balio ditu, baina Udalak 10 euro ordainduko dituenez, afarira joaten direnek 40 eurotan erosi ahal izango dituzte txartelak Kultur Etxean eta Belaustegi jatetxean bertan.
 
Lotura duten albisteak: