Iazko irabazleak bai, De la Ossa ez
Kirol arloari dagokionez, antxintxikari guztien zerrenda lotzeke daukate oraindik antolatzaileek. Hala eta guztiz, iazko irabazleak, gauzak ondo bidean, hemen izango direla ziurtatu dute. Hortaz, Leonard Komon eta Priscah Jepleting kenyarrak berriz ikusteko aukera izango da. Horiez gain, iazko munduko txapelketako lehen hamar sailkatuetako hiruzpalau atleta Mintxetako zirkuitora ekartzea gustatuko litzaieke, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Chema Martinez madrildarrak beste behin errepikatzeko aukera ere handia da. Bestalde, ordea, ikusleen artean oso preziatua den Juan Carlos de la Ossa atleta ttipi eta grinatsua -2007an hirugarren postuan sailkatu zen Elgoibarren- ezin izango da parte hartzaileen artean egon, azaroaren 4an ebakuntza egin zioten-eta Finlandian. Halere, antolatzaileek krosa eta bertan sortzen den giroaz gozatzera etortzeko gonbidapena egin diote Cuencakoari.Dena dela, urtarrilaren 7an egingo dute krosaren aurkezpena eta bertan jakingo da zein diren aurten etorriko diren izarrak.
Estilo berria kartelean
Krosaren irudia izango den kartela estilo berri batekin egin dute. Bertan, Leonard Komon kenyarraren izaera nabarmendu nahi izan dute. Elgoibarren bere lehenengo nazioarteko lasterketa profesional moduan egin eta bi hilabetera Munduko Kros Txapelketan txapeldunorde geratu zen Komon Edimburgon, Kenenisa Bekele (Etiopia) handiaren atzetik. Elgoibarren irabazi eta gero, etorkizun handiko antxintxikari dela erakutsi du Komonek, pistan ere marka onak ezarriz. Iñaki San Martin (Soarte) argazkilariak ateratako argazkia da.
100.000 euroko aurrekontua eta krisia
Nazioartean puntakoa da Juan Mugerza memoriala, eta hala, aurrekontua ere ez da nolanahikoa: 100.000 eurokoa, hain zuzen ere. Horiek horrela, aurrekontuaren %45 instituzioek emandako diruaz osatzen da eta gainerakoa enpresa pribatuen bitartez lortzen da.
“Babesleak lortzeko zailtasunak dauzkagu, baina kirol proba handia antolatzeko moduan izango gara” aitortzen du Zigor Diez Mintxeta Atletismo Taldeko komunikazio arduradunak, zuhurtziaz, baina esaten duenean sinistuz. Arlo honetan, finantzaketan, urtero izaten diren berezko zailtasunei krisialdiarenak gaineratu behar zaizkio. “Krisiari beldurra agerikoa da. Elgoibarko enpresa gehienek krosa laguntzen jarraitzea erabaki duten arren, aurten dirulaguntzarik ez ematea erabaki dutenak ere badaude. Hori bai, egoera hobetzen denean berriz ere laguntzen jarraitzeko prest daude. Batzuk zein besteak eskertzea mahi nuke hemendik, laguntzen jarraituko digutenei zein urte luzetan laguntza eman digutenei”.
Iaz moduan, Euskaltel izango da krosaren babesle nagusienetakoa, Mintxetak A.T.k eta komunikazio enpresak adostu eta sinatu duten duten lankidetza hitzarmenari esker. Antxintxikariek dortsaletan eramango dute Euskaltelen izena.

Distantzia berriak
Bestalde, Mugerza krosean egingo diren lasterketen luzerak aldatu behar izan dituztela azaltzen dute Juan Mugerza krosaren webgunean . Batetik, Espainiako Atletismo Federazioak ezarritako araudia betetzeko, eta bestetik luzeren neurketa berriak egin dituztelako. Alabaina, senior mailako lasterketek, emakumezkoenak zein gizonezkoenak, apenas igarriko duten aldaketarik. Emakumezkoen lasterketak 6.624 metro izango ditu orain (6.470 metro zituen lehen). Gizonezkoek ere zertxobait gehiago egin beharko dute antxintxika, 116 metro gehiago, alegia. 10.680 metroko ibilbidea 10.796 metrora luzatu dute.
- ARGAZKIAK: Mugerza krosa (2006 eta 2007) (elgoiBARREN.net mediateka)