Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

elgoibarren.net 2008ko abe. 12a, 11:22

 
Oso ezagun egin zen Kongoko ume batzuk Athleticen himnoa euskara garbian abesten zuteneko bideo bat. Maria Eugenia Kortabarria elgoibartarra joan zen udan egon zen Afrikako herrialde horretan. Bizipen hunkigarrietaz gainera hainbat bideo ekarri ditu. Horietako batean Tomas Madinabeitia apaizak Pintxo-Pintxo abesti ezaguna erakusten die bertako umeei, beraien hizkuntzan. Tamalez, irudi gogorragoak ere ekarri ditu. (bideoa eta argazkiak dauzka)

 

1706640651976 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

   Izan ere, gai serioagoek bultzatuta joan ziren Kortabarria eta Madinabeitia Kongora: Herrietara ura bideratzeko lanetan laguntzen jardun zuten eta bertako nekazarientzat milaka aitzur eraman zituzten (alboko argazkian ikus daiteke).
Kongora aitzur gehiago bidaltzeko kanpaina bultzatzen dihardute eta herritarren laguntza behar dute. Bidaltzen duten aitzur bakoitza sei euro kostatzen zaie: “Zenbat aitzur bidali nahi dituzu?”, galdetzen dute.

  Aitzurren kanpaina

Maria Eugenia Kortaberria ura herrietara bideratzeko lanetan laguntzen.

   “Aitzurren kanpaina 1987. urteko udaberrian hasi genuen. 5.000 aitzur bidali genituen Katanga herrira, Kongoko Errepublika Demokratikoan –Zaire izenaz ezagutzen zen orduan-. Eta ordutik hona, 50.000 aitzurretik gora bidali ditugu. Tresna horiei esker, Kongoko nekazariek artoa, babarruna eta mandioka erein dezakete sabanako lurretan. Behar beharrezkoak dituzten elikagai eta janariak sortzeko modua dute, eta diru apur bat ere lortzen dute, gero umeei eskola ordaintzeko edo gaixoren bat izanez gero, hura erietxera eramateko” azaltzen du Tomas Madinabeitiak, Eskoriatzakoa izatez, baina Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoaren laguntzaile denak.

  Oparotasunean bizi garenontzat aitzur batek Afrikan izan dezakeen balioa ulertzea zaila dela uste du Madinabeitiak. “Gizarte mekanizatu honetako gizon-emakumeok harritu egingo gaitu, beharbada, afrikarrei aitzurrak bidali behar dizkiegula entzuteak, kontuan izanik, traktoreak eta lurra lantzeko tresneria egokia daudela merkatuan eta horien bidez afrikarrak garapen bidean jar genitzakeela. Alabaina, eta paradoxa dirudien arren, aitzur batek afrikar baten eskuetan, berdin dio ume, gazte nahiz heldua den, traktore txiki bat bailitzan da. Aitzur soil baten eraginkortasuna milaka bider biderkatzen da eta aitzurrak ez du martxan jartzeko gasoleo beharrik, ez eta oliorik edo matxuratzen diren piezen ordezkorik ere”.
"Afrikako gure komunitateko jendea harro joaten da lurra lantzera aitzurra sorbaldan edo buruan dutela. Ehunka lagun ibiltzen dira auzo-lanean. Ikastetxe bikainak eraiki dituzte, edateko ura herriraino bideratu, e.a. Umeek ere laguntzen dute opor garaian auzo-lanean eta lan horren trukean, opor eskolako materiala eta boligrafoak lortzen dituzte".
    Orain dela gutxi, Kongon aurkitzen den Arturo Gomez, eibartar misiolari sekularrak, 5.000 aitzur gehiago eskatu dizkie. Bidaltzeko prest dituzte dagoeneko. “Afrikako nekazari askoren poza izango dira aitzur horiek, bost mila traktore txiki bihurtuko dira, dudarik gabe” dio Madinabeitiak.
  • Eta honako galdera egiten du: Bidaltzen dugun aitzur bakoitza 6 euro kostatzen zaigu. Zenbat aitzur bidali nahi dituzu?

Aitzurrak bidaltzeko, sartu dirua ondorengo kontuetan:
  • Kutxa: 2101 0381 09 0001869809
  • Euskadiko Kutxa: 3035 0060 41
    06000 704166
  • Kongo” hitza idatzi behar da.
  • Errentaren aitorpena egiteko agiria nahi izanez gero helbidea eta NAN
    zenbakia jarri behar dira.

Informazio gehiago: Afrikan Laguntzen, erreportajean (Barren astekaria 679. zenb. 2008-12-12) 
Bideoa:
{google}444514708365454559{/google} 

Lotura duten albisteak:
Argazkiak:

1706640652051 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

1706640652086 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

 

1706640652127 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

 

1706640652217 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

 

1706640652280 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

1706640652334 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

1706640652370 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

1706640652415 Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek

Tomas Madinabeitia haurrak atzetik dituela.

Tokiko gastronomiaren adibide bat.

  {mosimage}