Musika garaikidea eta bertsoa uztartzen ditu 'Ornitorrinkus' ikuskizunak

elgoibarren.net 2008ko abe. 12a, 13:34

 
Gaur: Ornitorrinkus ikuskizuna eskainiko dute gaur (abenduak 12) Maialen Lujanbio bertsolariak, Judith Montero saxo-jotzaileak eta Xabi Erkiziak (hotsak, soinua eta zaratak) Kultur Etxeko sotoan.

 

  • Noiz: Abenduak 12, ostirala
  • Non: Kultur Etxeko sotoan
  • Ordua: 22:00etan
  • Prezioa: 5 euro
  • Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea  
  • Laguntzaileak: Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Maialen Lujanbio eta Judith Montero akzioan.

  Australia ekialdea eta Tasmania bizilekua dituen animalia zinez bitxia da ornitorrinkoa, -ugaztun, hegazti eta narrastien ezaugarriekin egindako collage bat dirudi-. Ildo beretik, animalien erreinutik ikuskizunen mundura jausi eginez, ordea, Ornitorrinkus ikuskizuna musika garaikidea eta bertsoa uztartzen dituen ikuskizun berritzailea da.
Bertsolari bat, saxo-jotzaile bat eta soinu teknikari batek sortu duten ikuskizuna Gabonetako bertso jaialdiaren 25. urteurrenaren inguruan prestatutako egitarauaren barruan kokatzen da.