•Gotzon Garateren atsotitzak
Lehiaketa honek harrera ona izan du, 32 herritarrek parte hartu dute eta orotara 88 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarriko ordezkariez osatutako epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu eta argazki bakoitzarengatik 50 € jaso dituzte egileek sari gisa. Beraz, esan genezake, 2009ko egutegian inportantea izan dela elgoibartarren parte hartzea, baina bada baita ere elgoibartar bat herriak galdu duena eta Udalak gogoratu nahi izan duena, Gotzon Garate idazle eta euskaltzalea. Horregatik, argazkietaz gain, joan berri zaigun Gotzon Garateren “Atsotitzak” liburutik hartutako esaera zaharrak azaltzen dira, hilabete bakoitzeko bi esaera.
Saridunak ondorengo herritarrak izan dira:
Carlos Esteban
Aitor Rementeria
Jabi Leon
Angel López
Arrate Iriondo
Jesus Bilbao
Angeles Ortuoste
Txomin Castrillejo
Eider Iriondo
•Egutegien banaketa
Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko buzoietan banatuko ditu Udalak, eta egutegi handiak (1.500 ale) elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Hala ere, herritarren batek 2009 urteko egutegi handiak edo txikiak lortu nahi baditu, Kultur Etxean edota Arreta bulegoan izango ditu eskura.
- Ikus hemen: Egutegi handiak eta egutegi txikiak (elgoibar.org)