14 urteko haur prodijioa Nazioarteko Xake Txapelketako partaideen artean

elgoibarren.net 2008ko abe. 12a, 15:03

 
Udaleko Batzar aretoan aurkeztu berri dute Elgoibarko Maisuen Nazioarteko XVIII. Xake Txapelketa, aurten, estreinakoz, bertan jokatuko baitituzte partidak xakelariek. Herrialde urrunetatik etorritako hamar xakelari arituko dira gaurtik abenduaren 19ra bitartean nor baino nor. Asko Elgoibarko torneoko aspaldiko ezagunak dira (Korneev, Mirzoev, Paunovic…), bada, baina, aurreneko aldiz datorrenik ere, Cristhian Cruz peruarra eta Srinath Narayanan indiar gazteak, esaterako. Azken hau 14 urteko haur prodijioa da.

 

Partehartzaileak xake txapelketaren aurkezpenean.

  Zortzi urte zituenean hamabi urtez azpiko munduko txapeldun izatea lortu zuen Srinath Narayanan (1994), Chennai eskualdeko xakelariak Belfort (Frantzia) jokatu zen Munduko Xake Txapelketan. Berriki, zazpigarren postuan sailkatu da Dubain jokatu den Munduko Txapelketan. Etorkizuneko xakelaria izan likeke. Mereziuko du gertutik jarraitzeak, nahiz eta gaurko aurkezpenean, Elgoibarren irabazteko aukera gutxi dituela aitortu duen. Ikusi egin behar presioa kentzeko taktika zen ala apaltasunak eragindako adierazpena.
 
           Parte hartuko duten xakelariak:
1)    Oleg Korneev (Errusia): Maisu Handia, 2.623 FIDE ELOkoa.
2)    Azer Mirzoev (Azerbaijan): Maisu Handia, 2.567 FIDE ELOkoa.
3)    Cristhian Ruiz (Peru): FIDE Maisua, 2.534 FIDE ELOkoa.
4)    Dragan Paunovic (Serbia): Maisu Handia, 2.532 FIDE ELOkoa.
5)    Alejandro Franco Alonso (Euskal Herrian bizi den espainiarra): Nazioarteko Maisua, 2.490 FIDE ELOkoa.
6)    David Lariño Nieto (azken denboraldian Tuterako Santa Ana taldean jokatu duen galiziarra): Nazioarteko Maisua, 2.469 FIDE ELOkoa.
7)    Manuel Pena Gomez (Espainia): FIDE Maisua, 2.467 FIDE ELOkoa.
8)    Srinath Narayanan (India): FIDE Maisua, 2.412 FIDE ELOkoa.
9)    Iñigo Argandoña Riveiro (Euskal Herria): Nazioarteko Maisua, 2.385 FIDE ELOkoa.
10)  Santiago Gonzalez De la Torre (Euskal Herria): FIDE Maisua, 2.382 FIDE ELOkoa.
  • Txapelketaren maila: X. maila.
  • Antolatzailea: Euskal Xake Federakuntza.

            Azkeneko irabazleak Elgoibarren:
            2007. urtean: Kamil Milton (Polonia).
            2006. urtean: Azer Mirzoev (Azerbaijan).
            2005. urtean: Oleg Korneev (Errusia).
 
  Eskola Kiroleko Xake Txapelketa
  Abenduaren 12tik 19ra jokatuko den Nazioarteko Xake Txapelketa aprobetxatuz, abenduaren 14an, goizeko 11:00etatik aurrera, Udaletxeko Pleno Aretoan, Eskola Kiroleko Xake Txapelketa jokatuko da. Bertan, elgoibartarrek parte hartu dezakete benjamin, alebin eta infantil mailetako elgoibartarrek, hain zuzen ere. Zubi-Ondo elkarteko teknikariak egongo dira domekan txapelketa antolatzen.