Angel Mari Lopez antxintxikaria Gipuzkoako txapeldun

elgoibarren.net 2008ko abe. 16a, 11:37

 
Angel Mari Lopezek Gipuzkoako Atletismo Txapelketan junior mailako lasterketa, 5.900 metrokoa, irabazi zuen domekan (abenduak 14) Lazkaon. 2006an Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi zuen Lopezek, baina azken bi urteak ez dira gozoak izan berarentzat, lesioetatik ezin aterata ibili baita. Mintxeta Atletismo Taldeko antxintxikari gehiago ere izan ziren Lazkaon.


  Mintxetakoen emaitzak
 Mintxeta Atletismo Taldeko hamar antxintxikarik parte hartu zuten Lazkaon jokatu zen Gipuzkoako Atletismo Txapelketan. Angel Mari Lopezek juniorretan lortutako garaipena ez zen bakarra izan, Iñaki Sagarnak ere txapela jantzi baitzuen infantiletan. Gainerakoak ere ez ziren aurreneko postuetatik urrun ibili:
  • Kadete neskak: Nora Santiago (3. postua)
  • Jubenil  mutilak: Mikel Anakabe (8. postua)
  • Junior mutilak: Angel Mari Lopez (1. postua)
  • Alebin mutilak: Mikel Sagarna (55. postua)
  • Infantil neskak: Lorea Santiago (5. postua)
  • Infantil neskak: Leire Basterretxea (6. postua)
  • Infantil mutilak: Iñaki Sagarna (1. postua)
  • Infantil mutilak: Unai Sanz (2. postua)
  • Infantil mutilak: Lander Aramberri (18. postua)
  • Beteranoak: Luis Anakabe

1706640633316 Angel Mari Lopez antxintxikaria Gipuzkoako txapeldun

1706640633357 Angel Mari Lopez antxintxikaria Gipuzkoako txapeldun