Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna

elgoibarren.net 2008ko abe. 16a, 14:19

Apuntatu agendan: Gabonetako bertso jaialdiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan mahainguru interesgarria prestatu du Elgoibarko Izarrak: Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna. Mahaiaren bueltan Angel Ugarteburu, German Meabebasterretxea eta Uxue Alberdi eseriko dira eta Irati Agirreazaldegik egingo ditu moderatzaile lanak.
  • Asteazkenean (abenduak 17) izango da Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etan hasita.

 

Mahaiinguruko partaideak:

Angel Ugarteburu.

German Meabebasterretxea.

Uxue Alberdi.

 

  Gabonetako bertso jaialdiaren 25. urteurreneko ospakizunek aurrera darraite. Joan zen barixakuan (abenduak 12) hasi ziren bertsoaren inguruan antolatutako ekintzak Ornitorrinkus ikuskizunarekin. Hemen dauzkazue, Maialen Lujanbio bertsolariak, Judith Montero saxo-jotzaileak eta Xabi Erkizia soinu teknikariak Kultur Etxeko sotoan eskaini zuten ikuskizun bereziko zenbait argazki.

1706640627839 Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna

1706640627874 Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna

 

1706640627907 Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna

1706640627945 Bertsolaritza Elgoibarren: oraina eta etorkizuna


  Elgoibar bertsotan! afari-jaia eta Gabonetako bertso jaialdi berezia falta dira oraindik, abenduaren 19an, barixakua, lehena eta abenduaren 26an bestea. Informazio gehiago hemen: