•Ion Gurrutxaga, Saharan
Ion Gurrutxaga elgoibartarra Saharan izan da. Debako Joseba Juaristiren bitartez egin du bidaia, eta bederatzi egun egin dituzte bertan. Joseba Juaristik hamalau urte daramatza Saharako herrialdeari laguntzen, eta udan hango ume bat hartzen dute etxean. Urtean bi aldiz hango umea bisitatzeko aukera izaten dute, eta bidaia hori aprobetxatu dute Euskal Herritik Saharara laguntza eramateko. Ion Gurrutxagak ere, bere laguntza eman nahi izan die hango bizilagunei, eta bide batez, mundu arabiarra ezagutzeko aukera izan du. Esperientzia polita, aberasgarria eta errepikatzeko modukoa izan dela kontatu digu.
Janaria eta jantziak eramateaz gain, Saharan dituzten beharrik handienak atzeman dituzte, eta horren arabera banatu dute hemendik eramandako laguntza. Oraingoan, desertu erdian egoera kaskarrean zegoen psikiatrikoa eta 700 ikasle biltzen dituen eskola bati lagundu diote. Algeriako hiri batean koltxoiak, mantak eta beste hainbat produktu erosi eta bertara eraman zituzten.
•Saharako umeak etxean hartzeko
Bestalde, udako hilabeteetan Saharako umeak etxean hartzeko aukera dagoela gogorarazi nahi izan dute Josebak eta Ionek. Horretarako tramitazioa otsaila inguruan egin behar izaten da.
•Saharako umeak etxean hartzeko
Bestalde, udako hilabeteetan Saharako umeak etxean hartzeko aukera dagoela gogorarazi nahi izan dute Josebak eta Ionek. Horretarako tramitazioa otsaila inguruan egin behar izaten da.
- Interesatuek Sahararen aldeko Euskal Herriko Delegazioarekin jarri daitezke harremanetan ondorengo telefono zenbakian: 945 252 069.