•Nesken eskubaloia mahainguruan
Joseba Etxeberria, Mikel Lasa, Asier Riesgo, Meho Kodro eta Miguel Etxarri futbolari ezagunek formazio adineko futbolari buruzko solasaldian parte hartu zuten iaz, 2007ko Kirol Federatuen Sariak banatu aurretik. Aurten, eskubaloiak hartuko du futbolaren lekua Elgoibarko Kirol Federatuen Sarietan, nesken eskubaloiak, hain zuzen ere.
Mahaikideak: Honako hauek izango dira mahainguruan parte hartuko duten mahaikideak: Jose Ignacio Altube (Euskadiko eskubaloi selekzionatzailea), Ane Carrere (Akaba Bera-Bera elkarteko zuzendari teknikoa), Unai Arrieta (Arrateko jokalaria) eta Igor Lizarralde (Sanlo klubeko entrenatzailea). Lorea Arakistain kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak.
Berrogei minutuz jardungo dute berbetan, gutxi gorabehera, eta jarraian sari banaketa ekitaldia hasiko da. Guztira 17 kirolari eta kirolzale sarituko dira Kirol Federatuen Sarietan.
•Federoptico Ikus Gipuzkoako txapeldun
Federoptico Ikus nesken taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du. Neska talde hau arrakastara ohituta dago, iaz -Aterpe izenarekin- Euskadiko txapeldunorde eta Gipuzkoako txapeldun izan ziren infantil mailan. Aurten, Gipuzkoako talderik onena izatea lortu dute, berriz ere, kadete mailan oraingoan. Zarautz eta Egiako taldeen aurkako hiruko txapelketan partida gogorrak jokatu ondoren lortu zuten txapela. Hona txapelketako emaitzak:

- Egia 28 - Zarautz 29
- Zarautz 23 - Federopticos Ikus 23
- Federopticos Ikus 26 - Egia 24