Gabonetako bertso-jaialdiaren 25. urteurreneko saio berezia

elgoibarren.net 2008ko abe. 19a, 09:23

 
Abenduaren 26an, barixakuan, Gabonetako bertso-jaialdiaren saio berezia izango da Herriko Antzokian, Elgoibarko Izarra bertso saio hori antolatzen hasi zeneko 25. urteurrena ospatzen dela-eta. Punta-puntako eta belaunaldi ezberdinetako bertsolari sorta igoko da oholtza gainera: bertsolaritzaren iragana, oraina eta etorkizuna.


Bertsolariak:
  • Xabier Amuriza
  • Andoni Egaña
  • Unai Iturriaga
  • Maialen Lujanbio
  • Uxue Alberdi
  • Beñat Gaztelumendi
Gai-jartzailea: Saroi Jauregi
  • Noiz: Abenduak 26, ostirala (22:30ean)
  • Non: Herriko Antzokian
  • Sarreren prezioa: 9 € (6 € Elgoibarko Izarrako bazkideek)
  • Sarreren aurre-salmenta: Elgoibarko Izarra (abenduaren 23ra arte)