2008ko Kirol Federatuaren urteko sariek badituzte irabazleak

elgoibarren.net 2008ko abe. 19a, 10:56

 
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak herrian dauden 18 klubek urtean zehar egiten duten lana aintzat hartzen du Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatuz. Atzo, abenduak 18, egin zen 2008. urteari dagokion sari banaketa Musika Eskolako auditorioan. Bi aipamen berezi ere egin zituen Kirol Patronatuak, Tomas Conderi bata, eta Argiñe Gabilondori bestea. (saritu guztien argazkiak dauzka)

  Aurrez, nesken eskubaloiaren inguruko mahainguru interesgarria egin zen. Jose Ignacio Altube (Euskadiko eskubaloiko selekzionatzailea), Ane Carrere (Akaba Bera-Bera elkarteko zuzendari teknikoa) eta Unai Arrieta (Arrateko jokalaria)izan zen hizlaria. Moderatzailea Lorea Arakistain kazetaria izan zen.
 

Egin klik taulan handiago ikusteko.

 
Ikus hemen, 2008ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietako irabazleak (pdf) eta sarituak izateko egin dituzten merituak.
 
 
Sarituen argazkiak:

Alberto Fernandez (Mendizaletasuna)

Unai Arrieta (Eskubaloia)

 

Marta San Martin (Triatloia)

Mikel Anakabe (Atletismoa)

Urtzi Pereda (Motoak)

Iñaki Lucas (Wingtsun)

Iban Gonzalez (Txirrindularitza)

Joseba Igartua (Futbola)

Izaskun Zurikarai (Igeriketa)

Antonio Garcia (Areto Futbola)

Ramses Lahoz (Saskibaloia)

Manuel sanchez (Karatea)

Luis Garcia (Tenisa)

Xabier Loiola (Boloak)

Agustin Alonso (Pilota)

Andrea Arrieta (Xakea)

Antton Albizu (Herri Kirolak)

Iñaki Badiola (Arku Tiraketa)

 
Aipamen bereziak eta mahainguruko partehartzaileak:

Tomas Conde (aipamen berezia)

Argiñe Gabilondo (aipamen berezia)

Mahainguruko partehartzaileei esker ona.

Nesken eskubaloiaz jardun zuten mahainguruan.