Gehienek jakingo duten moduan, Koloretan Elgoibarko partxis-tribiala da. Partxisa dago jokoaren oinarrian, baina fitxarekin aurrera egiteko Elgoibarren gaineko galderak asmatu behar dira. Elgoibarko Izarrak prestatu du mahai-jokoa eta helburu nagusiak bi dira: ondo pasatzea eta Elgoibar hobeto ezagutzea.
Eta aurten ondo irteten bada,
hurrengo urteetan ere segida ematea gustatuko litzaieke txapelketari,
Elgoibarren gaineko galdera berriekin.
• Banaka edo binaka har daiteke parte:
Lehen edizio honetan banaka edo bikotearekin har daiteke parte. Bakarrik jokatu nahi dutenek, aurrera, baina lagun batekin parte hartzea nahigo dutenek ere aukera izango dute.
•16 urtetik gorakoentzat:
Aurreko komunikazioetan txapelketa 18 urtetik gorakoentzat zelan esan bagenuen ere, azkenean 16 urtetik gorakoentzat izango da. 2009an 16 urte betetzen dutenek parte hartu ahalko dute. Hau da, 1993an jaiotakoek.
• Sailkapen fasea eta finala:
Bi partida jokatuko dira:
• Banaka edo binaka har daiteke parte:
Lehen edizio honetan banaka edo bikotearekin har daiteke parte. Bakarrik jokatu nahi dutenek, aurrera, baina lagun batekin parte hartzea nahigo dutenek ere aukera izango dute.
•16 urtetik gorakoentzat:
Aurreko komunikazioetan txapelketa 18 urtetik gorakoentzat zelan esan bagenuen ere, azkenean 16 urtetik gorakoentzat izango da. 2009an 16 urte betetzen dutenek parte hartu ahalko dute. Hau da, 1993an jaiotakoek.
• Sailkapen fasea eta finala:
Bi partida jokatuko dira:
- partida: Lehen partida izena ematen duten guztiek jokatuko dute.
- partida: Bigarren partida, berriz, mahai bakoitzeko irabazleek jokatuko dute. Bigarren partida hau finala izango da, eta hau irabazten duenak jasoko du txapela.
• Sari ederrak:
Sariak edarrak izango dira, bai irabazlearentzat eta baita bigarren eta hirugarren geratzen direnentzat ere. Beraz, ondo pasatzeaz gain, etxera sari ederra eramateko arriskua ere badago txapelketan parte hartuz gero.
1. saria: Txapela eta 500 €
2. saria: 300 €
3. saria: 150 €
• Kultur Etxeko sotoan izango da:
Txapelketako partidak Kultur Etxeko sotoan izango dira. Jokalariak 10:30etan azaldu behar dira bertara eta 11:00etan ekingo zaio txapelketari. Partidei ekin aurretik, mahaien zozketa egingo da eta jokoaren araudia zein den azalduko zaie jokalariei.
Kultur Etxeko ateak zabalik egongo dira nahi dutenek partidak bertatik bertara ikusteko.
• Izena emateko:
- Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea: Ubitarte 4, behea (943 74 16 26)
- e-posta: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com
- Izena emateko azken eguna: urtarrilak 14
Antolatzailea: ELGOIBARKO IZARRA Kultur Elkartea
Babeslea: Elgoibarko Udala-Kultura Saila