313.136 lagunek jarraitu zuten Internet bidez Xake Txapelketa

elgoibarren.net 2009ko urt. 15a, 15:10

 
Abenduaren 12tik 19ra bitartean jokatu zen Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa, estreinakoz, Udaleko pleno aretoan. Partidak zuzenean, bertatik bertara, jarraitzen jende gutxi ibiltzen bada ere, beste kontu bat da Internet bidez partidak jarraitu dituztenen kopurua, Euskal Xake Federazioak zabaldutako datuen arabera. Txapelketak iraun zuen bitartean 313.136 lagun sartu ziren Internetet bidez partidak jarraitu edo txapelketaren berri izateko. Kontraste bitxia eta kopuru izugarria.

 
  Datu honek argi eta garbi azaltzen du txapelketa honek nazioarte mailan duen zabalkundea, Euskal Xake Federazioko arduradunen iritziz. Aurten, gainera, Indiako jokalari batek ere parte hartu du, Srinath Narayanan 14 urteko haur prodijioak. Hori dela eta, arreta handiz jarraitu dute Indian Elgoibarko Txapelketa. Europa ekialdeko herrialdeetan ere beste hainbeste, xakeak zaletu asko baititu herrialde horietan. Euskadin ere gero eta jarraitzaile gehiago ditu Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketak.
 
  •  Gogoratu, Oleg Korneev errusiarrak Elgoibarko Torneoan lortzen duen seigarren garaipena lortu zuela azken txapelketan.