Bi egunetan banatuko dugu oinez egin beharreko bidea:
1. zatia: Loiola – Antigua (urtarrilak 24, zapatua)
2. zatia: Antiio – Arantzazu (martxoaren 7an edo 8an, eguna erabakitzeko dago)
Lehen zatia osatzeko, Azpeitiatik aterako gara, zehazki Loiolako Santutegitik. Mendiko pista jarraituaz, Onatzetik gertu pasako gara, eta GR 120 bidea segituaz, Zumarragarantz joko dugu. Izazpiko gaina gertutik pasatuko dugu. Ibilalditxoa egin eta gero, Zumarragako Antioko baselizara iritsiko gera. Leku paregabe honetan atseden hartuko dugu.
Gutxi gorabehera 6 ordu ibiliko gara. Desnibela, berriz, 700 metro ingurukoa izango da. Ez dauka zailtasun teknikorik.
- Izena emateko ordutegia: Astelehenak eta Ostegunak: 19:00etatik 20:30era
- Informazio gehiago: Hiru tenpluen ibilbidea (Loiola, Antio eta Arantzazu)
Morkaiko M.E.