Aurtengo otsailaren 4a diferentea izango da, Joxe. Zuen etxera ailegatzen garenean, ez zara atarian gure zain egongo, urduri, hara eta hona, eskuak poltsikoetan dituzula. Edo, behar bada, han egongo zara; akaso ez zaitugu ikusiko, baina baliteke inguruko mendiren batetik guri begira egotea, gero berriz ere alde egiteko. Zu egon ala ez, aurten ere joango gara zuenera, eta etxekoek baimena ematen badigute, zure omenez Salbea kantatu eta datorren urtera arte agurtuko gara.
Bertsoa izan da zure eta gure arteko lotura egin duena, Joxe, eta bertsotan agurtu nahi zaitugu. Hori bai, atrebentzia handia ez bada, errekadu txiki bat ere eman behar dizugu: akordatzen bazera, eman goraintziak Santa Eskea hainbeste estimatzen zuten gainontzeko baserritarrei. Esan haiengatik hasi ginela duela 16 urte, eta segitu egingo dugula atea zabaldu eta limosna botatzen digun baserritar bat dagoen artean.
Sallobentetik malkotan
herriratu da erreka,
gure artetik joan baita
joan, Joxe Zubizarreta.
Zeruan jarriko dugu
gaurtik aurrera arreta,
gauero izar berriak
keinu egingo du eta.
Urrutira joan zara
gu utziz penaz beteta,
bertsoen dirdira lagun
gogoan zure berbeta.
Santa Ageda bezperan
kanturako hartu beta
kopla bat Armaitxarentzat
bihotz bihotzez gordeta.
Aurten ere otsailak 4
Santa Ageda bezpera,
izarra gidari hartuz
kantura irtengo gera;
baserritik baserrira
etxe batetik bestera.
Ailegatzen garenean
gu Armaitxako atera
ate ostean ez baina
nonbait begira ote da?!
Kantuz ailegatuko da
gure oroitzapenera
edo bazterren batetik
bertsozaleon artera;
gure kopla bakoitzean
kantuan jardungo zera.
Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea
(Bertsoak: Irati Agirreazaldegi)
Bertsoa izan da zure eta gure arteko lotura egin duena, Joxe, eta bertsotan agurtu nahi zaitugu. Hori bai, atrebentzia handia ez bada, errekadu txiki bat ere eman behar dizugu: akordatzen bazera, eman goraintziak Santa Eskea hainbeste estimatzen zuten gainontzeko baserritarrei. Esan haiengatik hasi ginela duela 16 urte, eta segitu egingo dugula atea zabaldu eta limosna botatzen digun baserritar bat dagoen artean.
Sallobentetik malkotan
herriratu da erreka,
gure artetik joan baita
joan, Joxe Zubizarreta.
Zeruan jarriko dugu
gaurtik aurrera arreta,
gauero izar berriak
keinu egingo du eta.
Urrutira joan zara
gu utziz penaz beteta,
bertsoen dirdira lagun
gogoan zure berbeta.
Santa Ageda bezperan
kanturako hartu beta
kopla bat Armaitxarentzat
bihotz bihotzez gordeta.
Aurten ere otsailak 4
Santa Ageda bezpera,
izarra gidari hartuz
kantura irtengo gera;
baserritik baserrira
etxe batetik bestera.
Ailegatzen garenean
gu Armaitxako atera
ate ostean ez baina
nonbait begira ote da?!
Kantuz ailegatuko da
gure oroitzapenera
edo bazterren batetik
bertsozaleon artera;
gure kopla bakoitzean
kantuan jardungo zera.
Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea
(Bertsoak: Irati Agirreazaldegi)