AHT gelditu! Elkarlanak Manifestazio Nazionala egin zuen zapatuan (urtarrilak 17) Urbinan. Amaieran, AHTren lanen eremura sartu ziren manifestarietako batzuk "desobedientzia ekintza baketsua" egin asmoz, eta Ertzaintza pilotadaka hasi zen. Zortzi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, tartean Justo Arriola elgoibartarra, beste lagun mordo bat identifikarazi, eta hainbat zauritu iritsi ziren Gasteizko ospitaleetara.
Istiluengatik atxilotu dituztela azaldu du Herrizaingo Sailak. Haren arabera, barrikadak jarri dituzte AHT egiteko lanen eremuan; gainera, harrika eginda sei ertzaini kolpeak eragin dizkiete. Herrizaingo Sailak ez du ezein ospitalatzeren berri.
•Iturriak: berria; deia; elcorreodigita, gara