San Anton jaiek eman dute berea

elgoibarren.net 2009ko urt. 19a, 12:54

San Anton Egunean, zapatuan, kaleak nahiko hutsik zeuden arren -komertzio askok jai hartu zuten-, 2009ko San Anton jaiek laga dute arrastoa. San Anton Pilota Txapelketa, zigilu erakusketa, Koloretan mahai-joko txapelketa… (argazkiak dauzka)

 
 

Hirugarrengoan ere ezin Loiolak
  San Anton Pilota Torneoan finalera iritsi den hirugarren aldian ere ezin izan du Eneko Loiolak horrenbeste desio duen txapela jantzi. Atxotegi plaentxiarrak eta atzelari elgoibartarrak 12 eta 22 galdu zuten Muguruza eta Jauregiren aurka. Indarrak parez-pare hasi zen norgehiagoka, baina bosnako berdinketaren ostean, Muguruza eta Jauregi Lagunak Taldeko bikotea baino gehiago izan zen, bakoitza bere esparruan. Jauregi atzelariak partida –eta txapelketa- aparta jokatu ditu eta bera aukeratu zuten finaleko jokalari onena. Muguruza aurrelari bergararrak Jauregiren domeinua gauzatu zuen aurreko koadroetan. Gantxo ikusgarriak sinatu zituen.
  Promesa mailan, nagusien partidako emaitza berdina errepikatu zen. Jaunarenak eta Zabaletak 22 eta 12 irabazi zieten Gorkari eta Merinori. Gehiago espero zen errioxarretaz, Gorka aurrelariaz, bereziki, baina ez zituen usteak bete. Soraluze eta Bergarako pilotariak tartean izanik, sarrera ederra izan zuen Ikastolako frontoiak. Pilota gehiago ikusteko goseaz geratu ziren pilotazaleak, horrelakoetan ohi denez, baina aurtengo San Anton Torneoak eman du berea.

Jauregi eta Muguruza txapeldunak.

Loiola eta Atxotegi txapeldunordeak.

1706640583760 San Anton jaiek eman dute berea

1706640583790 San Anton jaiek eman dute berea

1706640583857 San Anton jaiek eman dute berea

1706640583889 San Anton jaiek eman dute berea

 

Gure Bide eta Zubi Ondo elkarteei omenaldia
  Altzolatarren Dorretxekoek Gure Bide eta Zubi Ondo elkarteen 50. urteurrenari eskainitako zigilu erakusketa antolatu dute aurtengoan. San Anton Egunean inauguratu zuten eta urtarrilaren 25era bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Hamaika bilduma osatzea lortu dute aurtengo zigilu erakusketan, gai anitzetakoak: txirrindularitza, euskal marinelak, aire posta, gazteluak, Austria, telefonoa, trena, Ferrari, teknologia berriak, Galizia eta bere ardoak eta uraren semeak.
  • Erakusketa ikusteko ordutegia: Astegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Gure Bide eta Zubi Ondo elkarteetako presidenteak.

Zigilu erakusketaren inaugurazioko une bat.

1706640583985 San Anton jaiek eman dute berea

1706640584024 San Anton jaiek eman dute berea


Alberdi eta Arriola 'Koloretan' Txapelketako irabazle
  Berrogei lagunek, 15 bikotek eta 10 norbanakok, parte hartu zuten estreinako Koloretan mahai-joko txapelketan. Julene Alberdi eta Ibon Arriolak gure herria oso ondo ezagutzen dutela erakutsi zuten partxisa eta tribiala uztartzen dituen jokoan, eta beraiek izan ziren 500 euroak irabazi zituztenak. Naiara Martin eta Ane Odria sailkatu ziren bigarren postuan (300 €) eta Andoitz Agirregomezkorta sailkatu zen hirugarren postuan (150 €).
  Antolatzaileak gustura geratu dira lehen esperientzia honekin, “giro aparta egon zen parte hartzaileen artean eta ikustera ere jende asko hurbildu zen Kultur Etxeko sotora”. Gauzak horrela, datorren urterako bigarren edizioa prestatzen dihardutela aurreratu dute Elgoibarko Izarrako arduradunek.

Lehen hiru sailkatuak sari banaketan.

Julene Alberdi eta Ibon Arriola irabazleak.

Naiara Martin eta Ane Odria, bigarren sailkatuak.

Andoitz Agirregomezkorta (esk.) hirugarren sailkatua.

1706640584231 San Anton jaiek eman dute berea

1706640584260 San Anton jaiek eman dute berea

1706640584296 San Anton jaiek eman dute berea

1706640584332 San Anton jaiek eman dute berea