Santa Ageda koruetan parte hartzeko deialdia

elgoibarren.net 2009ko urt. 20a, 13:15

 
Parte hartu: Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak aurtengo Santa Agedako koruetan baserriz-baserri kantuan eta eskean aritzeko gonbitea luzatu nahi die herritarrei. Otsailaren 4an (eguaztena), izango da zita, Santa Ageda bezperan. 16. urteurrena izango da aurtengoa, 1993an ohitura zaharra berreskuratu eta gero.



 Koruetan parte hartu nahi dutenek: urtarrilaren 30a baino lehen eman behar dute izena Elgoibarko Izarrara deituta (943 74 16 26, Imanol). E-mailez ere eman daiteke izena: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com. Eta Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4an daukan lokalera joanda ere bai.

Zein da plana?

  • Arratsaldeko 14:30etan elkartuko gara Plaza Handian eta gaueko 21:00ak arte jardungo dugu eskean.
  • Bi taldetan banatu eta ahalik eta baserri gehien pasatuko ditugu.
  • Gero, San Migeleko soziedadera joango gara denok afaltzera.