Ia bi milioi euroko laguntza emango dio Estatuak Udalari inbertsioetarako

elgoibarren.net 2009ko urt. 20a, 14:56

Estatuak konbokatutako Tokian Tokiko Inbertsioen Fondo Estataletatik 1.927.933 euroko diru-laguntza egokitu zaio Elgoibarko Udalari. Aurten (2009) hasi eta aurten bukatu beharreko proiektuetan bideratzeko diru laguntza da Madriletik bidaliko dutena. Inbertsio horiek bi baldintza bete behar dituzte: aurrekontuz kanpo aurkeztu behar dira eta enplegua sortu behar dute. Diru laguntza lau inbertsiotan bideratzeko asmoa agertu dute Udaleko ordezkariek.


Honako hauek dira Tokian Tokiko Inbertsioen Fondo Estatalak finantzatuko dituen lau inbertsioak:
  1. Artetxe auzoko urbanizazio lanak (besteak beste, Pedro Muguruza etorbidearen ertz batean egiten diharduten igobide berriaren amaieratik Meliton zubiraino espaloi berri bat eraikiko da)
  2. San Migel auzora edateko ura eroatea (879.339,59 €)
  3. Erretxindi auzoko urbanizazio lanak (607.906,68 €)
  4. Sigma auzoan iresgarritasuna hobetzeko eskailera mekanikoak jartzea (152.902,64 €).
 *Azken proiektuaren kostua altuagoa da, baina Elgoibarren muga gainditzen zenez, geratzen den dirua, Udalak ordainduko du.

  Aurten egin behar
 Obra guztiak aurten hasi eta aurten bukatu beharko dituzte, Tokian Tokiko Inbertsioen Fondo Estatalak hala derrigortzen duelako.