Barixakuan inauguratuko dute PSE-EEren egoitza berritua

elgoibarren.net 2009ko urt. 21a, 09:47


ETAk jarri zuen bonbak PSE-EE alderdiak Urasandi auzoan duen egoitza txikitu zuen 2008ko apirilaren 20an. Bederatzi hilabete behar izan dituzte egoitza konpontzeko eta barixaku honetan, urtarrilaren 23an, inauguratuko dute guztiz berritua, goiko bi argazkiek erakusten duten moduan; orain bederatzi hilabete ateratakoa bata eta aste honetakoa bestea.
PSOEren zuzendaritzako hainbat kide ezagunek parte hartuko dute inaugurazioan: Leire Pajin, Patxi Lopez eta Iñaki Arriolak, besteak beste.

   Inaugurazio ekitaldian parte hartuko duten politikariak:
  • Leire Pajin, PSOEko Antolakuntza Idazkaria, Patxi Lopez PSE-EEko Idazkari Nagusia eta lehendakaritzarako hautagaia eta Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EE -ko idazkari nagusia eta Eibarko alkate ohia.
  Ordua: Eguerdiko 12:00etan hasiko da inaugurazio ekitaldia. Elgoibarko PSE-EEko ordezkariek herritar guztiei luzatu nahi diete egoitza berriaren inaugurazioan parte hartzeko gonbitea. Ekitaldi politikoaren ostean luntxa egongo da.

Lotura duten albisteak: