- Azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, lekaleak eta aurreko urtetan moduan, baita konpresak ere.
Euskadiko S.E.A.D.aren Lagunen Elkarteak jakitera eman duenez, “Saharako egoerak, zoritxarrez, larria izaten jarraitzen du. NBEen Elikagaien Munduko Programak (EPM) aspaldi aditzera eman zuen saharar errefuxiatuek eguneko elikadura beharrizanen %11 baino ez dutela ziurtatua, diru ekarpen erregularrek, eta ondorioz dauden fondo eskasek ez baitute gehiagorako aukerarik ematen. Gauzak horrela, elikagaien murrizketa saharar errefuxiatuen osasunean ondorio larriak eragiten ari da, batez ere, bost urte azpiko umeen, haurdun dauden emakumeen eta bularra emateko sasoian dauden amen osasunean”.
∞Lotura duten albisteak:
- Sahararako janari bilketa kanpaina abenduaren 22tik 26ra bitartean (2008-12-17 elgoiBARREN.net)
- Atxutxiamaikako kamisetak Saharan (2008-04-23 elgoiBARREN.net)
- Saharara elkartasun bidaia egin dute 3 gazte elgoibartarrek (2008-04-11 elgoiBARREN.net)