Fitur turismo arloan egiten diren ekitaldien artean munduko bigarren garrantzitsuena da eta aurten 29. ediziora iritsi da. Urtarrilak 28an hasi eta otsailaren 1era arte, azokak 13.530 enpresa erakusle eta 150.000 profesional baino gehiago jasoko ditu.
Alkateak, zinegotziak eta Debegesa, Debabarreneko Garapen Agentziko ordezkariak, urtero antolatzen den azoka honetara hurbilduko dira, erakunde-harremanak sendotu, kontaktuak gehitu eta eskualdeko berrikuntzak eta proiektuak aurkezteko.
Aurten Debabarrena bi proposamen berrirekin joango da.
Alde batetik, Elgoibarko folleto turistiko berria (ikus pdf formatuan) aurkeztuko du. Bertan, beste askoren artean, inguruko natura, Elgoibarko kultur agenda eta ohiturei buruzko informazioa ematen da. Ohikoa den bezala, Mutriku eta Debako herriek azokako bisitariei beraien baliabide turistikoak hurbilduko dizkiete. Eta, nola ez, Debabarreneko ordezkariek eskualdeko errekurtso turistiko guztiak aurkezteko aukera aprobetxatuko dute. Bestalde, lehenengo aldiz Gipuzkoako gisa honetako zentro bakarra den Debabarrenako BTT Zentruari buruzko informazioa ere emango da.
Lehengo urtean bezala, “Flysch-aren ibilbidea” aurkeztuko da eta laster izango da eskuragarri urte honetarako prestatu duten bisita-egutegia ere. Hitzordu hau aprobetxatuz eskualdeko turismo arduradunek “Flysch-aren ibilbidea”ren Flysch.com webgune berria ezagutaraztera emango dute. Era berean, bost egun hauetan zehar bultzatuko dira eskualdeko museo eta ostatuetara egin daitezkeen bisitak.