PSE-EEko goi karguek inauguratu dute Herriko Etxe berritua

elgoibarren.net 2009ko urt. 23a, 14:19

Patxi Lopez eta Leire Pajin buru zirela, Elgoibarko alderdikideak eta PSE-EE alderdiko hainbat goi kargu, denak ez esatearren, bildu dira gaur eguerdian, Elgoibarko PSE-EEren Herriko Etxe berrituan: Jesus Egiguren, Iñaki Arriola, Eduardo Madina, Manuel Huertas… Bederatzi hilabete pasa dira ETAk bonba leherrarazi eta sozialisten egoitza txikitu zuenetik.


 Ikusmin handia piztu du Herriko Etxearen inaugurazioak. Eguerdiko 12:00etan izan arren, makina bat lagun hurbildu dira bertara. Baita hainbat komunikabide ere. Kazetariak ia ez ziren kabitzen politikariek prentsaurrekoa eman duten aretoan. PSE-EEko goi karguen etorrera aprobetxatu duten lagun batzuk protesta ohiuak egin dituzte egoitzaren parean.
Euria goian behean ari zuela, taberna ere baden egoitzaren pertsiana igo eta barrura sartu ahal izateko arazotxo batzuk gainditu ondoren, Ovidio Campello, Elgoibarko PSE-EEko zinegotziak; Patxi Lopez, PSE-EEko Idazkari Nagusiak eta Leire Pajin, PSOEko Antolakuntza Idazkariak, hartu dute hitza barruan. Egoera politikoari errepasoa egin eta Herriko Etxeen eta militanteen garrantziaz berba egin dute, besteak beste. 
 

1706640578750 PSE-EEko goi karguek inauguratu dute Herriko Etxe berritua

1706640578786 PSE-EEko goi karguek inauguratu dute Herriko Etxe berritua

Ovidio Campello (esk.), Lopezek esaten duenari adi.

Patxi Lopez komunikabideentzat berbetan.

Eduardo Madina PSOEko diputatua egoitzaren tabernan.

Patxi Lopez, Iñaki Arriola eta Leire Pajin estarria freskatzen.

Ekitaldi politikoaren ondorengo luntxa.