Sagardotegira irteera

Morkaiko 2009ko urt. 25a, 17:21

blogak_morkaiko_txikia.gifMorkaikok otsailaren 7an egingo duen mendi-irteerara gonbidatu nahi zaitugu. Goizean Plazolako geltoki zaharretik, Plazaola Bide Berdeari jarraiki, Andoain aldera oinez joango gara. Honen ostean Astigarragako Astarbe sagardotegian bazkalduko dugu aparteko giroan.

   Lau mendetan barrena Plazaolako trenak Donostia eta Iruñea elkartu zituen 84 km-ko tren bideaz. 1953. urtean bidaiarientzako itxia izan zen baina merkantzia garraiatzeko erabili zen, aurrerago erabat desmantelatu zuten arte.

 

   Bide hartako 44 km inguru berreskuratuak izan dira aisialdirako, Plazaolako Bide Berdea deritzo. Bide hau zelai eta baso artean murgiltzen da, Larrau eta Leitzarango bailaretan barna, 21,5 km Nafarroako lurretan eta 22,1 km Gipuzkoan.

 

   Proposatutako irteeran Plazaolako geltokitik abiatuko gara, Berastegi eta Leitza tartean dagoena. Bertatik Andoain aldera gerturatuko gara, 20 km inguru ibiliz, Leitzaran ibaiari jarraiki.

 

  • Zapatua, otsailak 7.
  • Plazaola geltokia (404 m) - Andoain (65 m).
  • 20 km; 3 ordu eta erdi. Erreza.
  • Irteera 8h00etan Foruen enparantzatik.
  • Buelta 22h00ak aldean Elgoibarren.
  • Bazkideak 30€.
  • Ez bazkideak 35€.
  • Gehienezko plaza kopurua, 55; autobusa bete arte.
  • Apuntatzeko azken eguna, otsailak 2, astelehena.

Anima zaitezte!