Ogia lortzeko buruhausteak
Zapatu goizean zenbait komertziok eta dendak ezin izan zituzten ateak ireki argindar faltaren ondorioz, eta ogia eskuratzeko ere arazoak izan ziren. Okindegi gehienek, argirik gabe, ezin izan zuten ogirik egin, eta lortu zutenek ohi baino bezero gehiago eduki zituzten; hori bai, kandelen argipean. Elgoibartar asko ordubete luzez egon ziren ogia erosteko ilaran zain, eta egon zen ogi bila Eibarreraino joan zenik ere.
Argindarrik gabe
Zapatu goizaldean eten zen argindarra eta goizeko 11:00ak ingururako argia ia etxe guztietara ailegatu bazen ere, zenbait auzo eta kaletan: San Roke, Erretxindi, Xixilion, San Lorentzo, San Pedroko zenbait baserri… argirik gabe egon ziren gauera arte. Etxe askotan atera behar izan zituzten kandelak, camping-gasak edota linternak. Janari beroa egiteko eragozpenez gain, dutxa beroa hartu ezinda ere geratu ziren asko. Beste batzuek garajetik autoa atera ezinda ere bai, ate automatikoak argindarrarekin funtzionatzen dute-eta.
Iberdrola enpresak aipatu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan matxuren %99 konponduta dituzte dagoeneko. Horretan 600 langile pasa erabili dituela azaldu dute enpresako arduradunek.
Pinu asko botata
Elgoibar inguruko mendietan hainbat zuhaitz, pinuak, batez ere, bota zituen zikloiaren indarrak. Azkaraten eta San Pedron bistakoak dira haize bortitzen ondorioak, pinu ilarak jausita ikus daitezke-eta zenbait tokitan. Eskualdeko Nekazarien Elkarteko Bulegoko arduradunek jakinarazi dutenez, ordea, baserritarrek ez dute oraingoz inongo arazo edo ezbeharren berri eman. “Baliteke euren kabuz konpondu izana bidera eroritako zuhaitzek sortutako arazoak” adierazi du basozainak.

- Denboraleak eragindako kalteen berri eman edo zikloiak eragindako kalteen argazkirik badaukazue idatzi elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com helbidera.
Dena ez ziren kalteak izan, ordea. Zikloiak goi mailako eskubaloi partida bat ikusteko aukera eskaini zien elgoibartarrei. Izan ere, Arratek eta Portland San Antoniok Eibarren jokatu behar zuten lagunarteko partida –Benito Mujikari omenaldia- ezin izan zuten Ipuruan jokatu eta Olaizaga kiroldegira lekualdatu zuten azken orduan. Hala eta guztiz, harmailak jendez beteta egon ziren Asobal ligako bi talde indartsuen arteko norgehiagoka ikusteko.