Ufalen mamua
Sarritan, hasita datorrenean, Deba ibaiari mesfidantzaz begiratzera ohituta gaude elgoibartarrok, bizi izan ditugunak bizi eta gero, tamalez. Urak ohikoa baino hasiago badatoz, ufalen mamua berpizten da elgoibartar askorengan. Kalean ez zen beste gairik entzuten gaur goizean, denak ibaiari begirik kendu ezinda eta uraren indarrarekin txundituta.
Udaltzainek neurriak hartzeko abisua eman dute bozgorailuen bitartez. Baxuetan lokalak eta garajeak dauzkatenek ahal den neurrian husteko eskatu dute.

Enborra zubian kateatuta
Enbor handi batek, sei edo zortzi metro luzekoak lekukoen berbetan, Urasandiko zubiaren zutabea nola jo duen ikusi dute zenbait lagunek. Txankakua zubiko zutabeak ukitu gabe pasa eta gero Urasandiko zubiraino abiatu da ziztu bizian eta zubi pareraino ailegatu denean Demaseko danbatekoa entzun da. Zubiak ibaian sartuta duen zutabearen aurka kateatuta geratu da, eta oraindik ere bertan jarraitzen du. Urak tapatzen badu ere, haren inguruan sortutako zurrunbilo eta olatuek erakusten dute bere kokalekua.
Euskal Herrian arazo franko
Euskal Herriko hainbat tokitan larrialdi zerbitzuak alertan daude. Arazo ugari dago Euskal Herrian, eta euriak eta itsasgorak (17:23ean) uholde gehiago eragin ditzakeela ohartarazi dute. Bilboko itsasadarra, esaterako, gainezka egiteko zorian dago. Eusko Jaurlaritzak hiru alerta mailatik lehena indarrean jarri du.
Argazkiak: (12:00etatik 14:00etara bitartean ateratako argazkiak)