Internet bidez dei merkeak egiteko tresnak eskura IMHren webgunean

elgoibarren.net 2009ko urt. 28a, 13:35

 
Krisi garai hauetan, ia denak handik edo hemendik aurrezteko aukeren bila dabiltzanean, zer hoberik telefono gastuak murriztea baino, ezta? Bada, horixe bera pentsatu dute IMHren webgunean informatikari buruzko blog tekniko berria martxan jarri duten arduradunek. Eta, hala, erabiltzaileen eskura jarri dituzte bertan Internet bidez dei merkeak egiteko balio duten VoIP tresnen zerrenda.


  Blog berrian ageri dena, eskuliburu txiki bat da, erabiltzaileei VoIP tresnak zer diren aurkezteko asmoa duena. Honako kontzeptu eta eduki hauek lantzen dituzte, besteak beste:
•  VOIPen aurkezpena
•  Skype
•  VoIP terminalak: software eta hardware
•  VOIP hornitzailea
•  Softphonea konfiguratzea VoIp hornitzaile batekin
•  Asterisk, enpresarako VoIP irtenbidea