Debabarrena BTT Zentroa bikezona.tv-n

elgoibarren.net 2009ko urt. 30a, 14:55

Bike Zona mendi bizikletako taldeak jaitsiera eta rally taldeak aurkeztu zituen joan zen asteburuan Elgoibarren. Debabarrenako BTT Zentruan aukeratu zuten kide berriak aurkezteko, baina eguraldi txarraren ondorioz Ikastolako frontoian aurkeztu behar izan zituzten taldeak. Aurkezpena aprobetxatuz, Elgoibarren grabatutako irudiekin erreportaje bat grabatu eta taldeak daukan Internet bidezko telebistan jarri dute ikusgai, bikezona.tv helbidean, hain zuzen ere.



 Mintxetan dagoen Debabarrena BTT zentroan, Aubixan eta Txarridunan hartutako irudiak eta bertako arduradunei egindako elkarrizketak igo dituzte, besteak beste, bikezona.tv webgunera.
     *Erreportajea luzea da, bideo bat baino gehiago jarri baitituzte bata bestearen atzetik, eta tartekatutako publizitatearekin, gainera. 
 
Argazkia: elgoibar.org