Eski irteerak 30 urtetik beherakoentzat

elgoibarren.net 2009ko ots. 2a, 14:05

 
Elgoibarko Gaztelekuak eta Gazte Informazio Guneak (GIG), 30 urtetik beherakoentzako bi eski irteera antolatu dituzte.

 
 


Luz Ardiden-era irteera: otsailak 23-24 (astelehena eta martitzena).
Prezioa: 70 € pertsonako (ekipoaren alokairua eta eski edo snow ikastaroa barne)
Izena emateko: Gaztelekuan edo Gazte Informazio Gunean, otsailaren 5a baino lehen.
                                                 
Panticosara irteera: otsailak 28, zapatua.
Prezioa: 40 € pertsonako (ekipoaren alokairua eta eski edo snow ikastaroa barne)
Izena emateko: Gaztelekuan edo Gazte Informazio Gunean, otsailaren 9a baino lehen.