Elgoibarren lagun mordoa aurkitu zituzten Pirritx, Porrotx eta Mari
Mototsek, pirata bihurtuta oraingoan. Olaizaga Kiroldegia ume eta gurasoz leporaino bete zen
pailazoek domekan eskaini zituzten bi saioetan. (Argazkiak dauzka)
Zailtasun askori aurre egin behar izan zieten hiru pailazoek, pirata bihurtuta. Eskerrak Elgoibarko neska-mutilak han zeuden, arazoak gainditzen laguntzeko prest. Ume eta 'piraten' arteko konexioa erabatekoa izan zen.