Hauteskunde-mahaietan egongo diren herritarrak aukeratu dira

elgoibarren.net 2009ko ots. 3a, 11:40

 
Martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira. Ez-ohiko plenoa egin zen atzokoan, eta udaletxeko ordenadore baten programa aleatorioak aukeratu zituen hauteskunde-mahaietarako presidente eta bokal elgoibartarrak, eta horien ordezkoak (orotara 54 titular eta 108 ordezko) Hona hemen zozketak mahaietan egotera derrigortzen dituen herritarren zerrenda.

 Aukeratuek, kargu horiek betetzeko ezintasunen bat edukiko balute, Zonako Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko liokete, zazpi eguneko epean (“Mahaiak Eratzeko” hauteskundeetako dokumentazioa)
  Bestalde, martxoaren 1ean 18 hauteskunde mahai egongo dira herritarren eskura, azken hauteskundeetan (2008ko martxoaren 9ko Hauteskunde Orokorrak) egon ziren toki berdinetan.