2009rako dirulaguntzak banatuko ditu Udal Kirol Patronatuak

elgoibarren.net 2009ko ots. 4a, 08:40

 
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du 2009 urteko dirulaguntzak jasotzeko beharrezkoak diren dokumentazioak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen dela. Guztira, 140.000 euro bideratuko ditu Kirol Patronatuak laguntzetarako.

 


 Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, alde batetik klubei beraien urteko ohiko jardueretarako, eta, bestetik, antolatzen dituzten txapelketa, partida, lasterketa edo beste edozein jarduera berezietarako dirulaguntzak banatzen dizkie.
 Ohiko jarduerak zein ezohikoak (Mugerza krosa, San Silvestrea, e.a) antolatzeko dirulaguntzak jaso ahal izateko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute beharrezko dokumentazioa klubetako ordezkariek, eta baita kirol jarduerak antolatzen dituzten elkarte gastronomikoek (Kimetz, Gure-Bide, Basarte, La Union...) ere. Eskaerak Olaizaga Kiroldegian egin beharko dituzte.