Euskadiko Txapelketako lehen fase ezin hobea jokatu dute IMH taldeko neskek. Berdinketa lortu zuten partida bat izan ezik, jokatutako 14 partidetatik denak irabazi dituzte. Gainera, lehen fasean gol gehien sartu dituen taldea izan da: 417 gol sartu dituzte eta 244 gol jaso. Gauzak horrela, konfiantza handiarekin hasiko dute bigarren fasea eta Euskadiko Txapelketaren finalera iristeko aukera asko dituzte. Aurkari gogorrak topatuko dituzte bidean: Aloña Mendi (Oñati) Basauri eta Eharialdea (Gasteiz), besteak beste.
Cometel taldeari dagokionez, lehen fasea 7. postuan amaitu ondoren, ez dira Euskadiko Txapelketarako bigarren faserako sailkatu eta Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dute.