Bi taldetan banatu eta koplariak Elgoibarko baserri auzoetara abiatu ziren: Ermuaran-Sallobente, Idotorbe, Aiastia eta Urruzunoko baserrietan ibili ziren eskean, eguzkipean hasieran eta euripean geroago. Amaieran, 46 baserritatik pasa ostean, Aiastiako elkartean egin zuten afariarekin esan zioten agur aurtengo Santa Eskeari.
•Argazkiak:
- Argazki guztiak ikusteko: Elgoibarko Izarra baserrietan 2009 (mediateka)
- Ikus hemen: Berria egunkariko kazetariek grabatu zuten bideoa