Pirinioetan antolatzen diren eski frogetatik arrakastatsuena da Altitoy, 550 partehartzailek izena eman zuten-eta. Tartean hamabost bat elgoibartarrek parte hartu zuten, Elgoibarren kirol ikusgarri honek duen arrakastaren erakusgai (iaz 5 elgoibartar izan ziren). Horiek animatzera beste horrenbeste herritar joan ziren Frantziara. Azkenean proba domekan bakarrik egin bazuten ere, antolakuntzaren lan onak, eguraldi apartak eta giro ezin hobeak asebeteta utzi zituen elgoibartar guztiak.
Hasiera batean asteburu osoko mendi eskiko jai handi eta ikusgarria izan behar zena erdira murriztu zen astean zehar izandako gertaerengatik. Izan ere, elur-jauzi baten ondorioz mendi sorospen taldeko gendarme bat (CRS) hil zen. Hori dela eta, prefetak ez zuen eman proba osotasunean jokatzeko baimena, eta azken unera arte bertan behera gelditzeko arriskua egon zen.
Baina antolakuntzak egindako ahalegina eta lanaren ondorioz, zapatuan prestatutako mendi ibilbide bat burutu zuten; eta domekan benetako festa bizi izan zuten Bareges inguruan.
Bi ibilbide aukeran
Lasterketa horietan ohikoa den moduan, luzerari dagokionez bi ibilbide egon ziren. Baina zailtasunari dagokionez bi ibilbideak alpinoak eta ikusgarriak egiten ahalegintzen dira. Ibilbide luzeena, A delakoa, konpetitiboa izaten da. Estatuko eta Andorrako eskiatzailerik onenek hartu zuten parte bertan. B ibilbidea, ostera, ibilbide herrikoia da eta giro aparta bizi izan zen partehartzaileen artean.
- Informazio gehiago, argazkiak eta bideoak: altitoy.blogspot.com
Argazkiak: